Osagaiak

Software-a

Aurreikusi ezin den trafikoa duen hiri-egoera batean gidatze benetan automatikoa lortzeko, denbora errealeko sistema asko behar dira, eta horiek elkarrekin lan egin behar dute.

Adibidez, beharrezkoa da lokalizazio-sistema bat, ingurunea hautemateko sistema bat, planifikazio-sistema bat eta, jakina, kontrol-sistema bat.Gainera, erabakiak hartu ahal izateko behar den informazioa jaso eta emango duen sentsore multzo bat behar da.

Hardware-a

Erabaki egokiak hartu ahal izateko, autoak inguruan duen informazio guztia bildu behar du. Horretarako, zenbait sentsore eta kamera dituzte auto autonomoek, informazioa biltzeko.

Zehazki, ibilgailu bakoitzak GPS unitate bat, nabigazio inertzialeko sistema bat eta sentsore batzuk izaten ditu: laser neurgailuak, radarra, lidarra eta bideoa.

Sentsore bakoitzaren datuak zarata ezabatzeko iragazten dira, eta konbinatu egiten dira ingurunearen ezagutza handitzeko eta inguruko mapa eguneratzeko, oztopoak saihesteko